2025/12/17

Berriatuko Master aurkezpena

Berriatuan hasiko da bigarren aldiz jarraian Emakumeen Jai Alai Liga

Master txapelketa gizonezkoen laugarren proba puntuagarria izango da. Abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an jokatuko dituzte finalaurrekoak eta urtarrilaren 9an finala.

Kirol Sariak banatuko dituzte Markina-Xemeinen

Abenduaren 26an banatuko dituzte Markina-Xemeingo Kirol Sariak

19:00etan izango da sari banaketa, Esperantza aretoan, eta sarrera librea edukiko du. Guztira lau sari banatuko dituzte.

Goxua Txapelketa "ondo" hasita, prest daude bigarren jardunaldirako

Bihartik [abenduak 18] domekara [abenduak 21] jokatuko dituzte partidak; barikuan ez da partidarik egongo. Bigarren jardunaldiaren ostean geldialdia egingo dute, urtarrileko bigarren astera arte.

Amorotoko Gabonetako lasterketa

Amorotoko V. Gabon Lasterketa egingo dute urtarrilaren 4an

Izen ematea egun berean izango da. HH, LH eta nagusien mailetako lasterketak egingo dituzte.

Mariezkurrena eta Artola

Artola-Imaz eta Iztueta-Jaka kantxaratuko dira Unin urtarrilaren 17an

2026ko Binakako Txapelketako jardunaldi bat hartuko du Markina-Xemeingo Uni frontoiak. Sarrerak abenduaren 26an ipiniko dituzte salgai.

Mankomunitatea Gabonak

Lea-Artibai Mankomunitateak Gabonetarako kontsumo arduratsurako deia egin du

Jardunbide egokiak eta aholkuak jasotzen dituen dekalogoa eta bideoa argitaratu ditu.

Gehiago