Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Maila goreneko magoak elkartuko ditu Markina-Xemeingo Magia Galak

Urtarrilaren 3an Euskal Herriko eta Espainiar Estatuko magorik onenez gozatzeko aukera egongo da Uni frontoian, doan. Carlos Alarcon, Maria Arandia, Eneko Gutierrez eta Eleder Iglesias oholtzaratuko dira.

Garaia Pagola Urriza
Markina-Xemein
2025/12/18

Magia, harridura eta umorea izango dira nagusi urtarrilaren 3an Markina-Xemeinen. Arratsalde batez, Uni frontoia irudimenaren eta ezinezkoaren agertoki bihurtuko da, maila goreneko magoek eskainiko dute ikuskizun berezi batekin. 18:00etan hasita, Magia Gala egingo dute Uni frontoian, Oier Jurado herriko magoak antolatuta eta Markina-Xemeingo Udalaren laguntzarekin.

Euskal Herriko nahiz Espainiar Estatuko magorik onenetarikoak igoko dira oholtzara: Carlos Alarcon Carlitos, aurtengo Espainiako CMN txapelketako irabazlea; Eneko Gutierrez, Magicus txapelketako 2024ko irabazlea; Eleder Iglesias, Magicus 2024ko hirugarren sailkatua; eta Maria Arandia, Toledo Ilusion 2022ko hirugarren sailkatua. Juradok aurreratu duenez, “sorpresaren bat ere egongo da”, eta gala osoa euskaraz izango da.

Jurado bera arduratuko da aurkezpenak egiteaz, eta magia ere egingo duen arren, protagonistak gonbidatuak izango direla adierazi du. Hala, ordubete inguruko emanaldian, lau mago igaroko dira oholtzatik, estilo eta diziplina ezberdinekin: “Oso berezia da halako ekitaldi bat herrian egin ahal izatea, eta sekulako aukera da maila goreneko magia bertatik bertara ikusteko”. Sarrera doan izango da, eta umeek ez ezik, nagusiagoek ere gozatuko dutela ziurtatu du.

Magoei dagokienez, Bartzelonatik zuzen-zuzenean helduko da Markina-Xemeinera Carlitos, eta Espainiar Estatuko magiarik onena ekarriko du: “Espainiako txapelketa garrantzitsuena irabazi zuen, magia orokorreko kategorian lehenengo saria eskuratuta. Sekulako maila dauka, eta irabazi zueneko espektakulo bera eskainiko du Markina-Xemeinen ere”.

Gainontzeko hiru magoak, Euskal Herrikoa dira, eta askotariko magia eskaintza ikusteko aukera emango dute. Iglesiasi dagokionez, Bilbotik helduko da, eta haren bi aldeak nahastuko ditu ikuskizunean: “Dituen aktore gaitasunak eta umorea nahasten ditu, eta horrek berezia egiten du. Espainiako Magicus mago gazteentzako lehiaketan hirugarren saria lortu zuen iaz”.

Gutierrez, ostera, legazpiarra da, eta Magicus txapelketako 2024ko irabazlea: “Enekoren magia oso kaotikoa eta komikoa da. Igartzen da antzerki asko egin duela, eta umeekin ere oso harreman ona dauka; badaki zelan egin denak begira edukitzeko”. Hala, kaotismoa umorearekin nahastu, eta sekulako ikuskizuna eskainiko du legazpiarrak.

Azkenik, euskaraz aritzen den emakumezko mago bakarra ikusteko aukera egongo da, eta Arandiak, magia poetikoaz gozatzeko aukera eskainiko du: “Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak euskaraz aritzen den emakumezko mago bakarra da, eta uste dugu bere presentzia ezinbestekoa dela. Asko desberdintzen da egiten duen magia motagatik, izan ere, magia poetikoa egiten du”. Hala, 2022an Toledo Ilusion txapelketako hirugarren saria eskuratu zuen bilbotarrak.

Eskualdeko bakarra. Juradok nabarmendu du aukera “ezin hobea” dela bertoko eta inguruetako magorik onenak ikusteko: “Magia mota desberdinak ikusteko aukera bertatik-bertara eskaini nahi dugu, eta sekulako maila duten magoak etorriko dira horretarako. Esango nuke, Lea-Artibain ez dela inoiz halakorik egin, ez behintzat, ni magiaren munduan nabilenetik. Horregatik, lehenengo aldi honetan frontoia betetzea lortzen badugu, izan daiteke bigarren aldi bat egotea. Hala balitz, gorantz egin nahiko genuke, eta polita izango litzateke noizbait Europako Txapelduna ekartzea”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.