Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

500 ikusle baino gehiago elkartu ditu Markina-Xemeingo Magia Galak

Aurreikuspen denak gainditu ditu Magiaren Galak. Balorazio "oso positiboa" egin dute antolatzaileek, bai ikusle kopuruari dagokionez eta baita magoek eskainitako ikuskizunari dagokionez ere.

Markina-Xemeingo Magia Gala Magia Galan parte hartu zuten magoak.
Garaia Pagola Urriza
Markina-Xemein
2026/01/05

Ilusioak eta harridurak bat egin zuten zapatuan [urtarrilak 3] Markina-Xemeingo Uni frontoian, eta magiaz inoiz baino gertuago gozatzeko aukera eduki zuten herritarrek. Oier Jurado herriko magoak antolatuta eta Markina-Xemeingo Udalaren laguntzarekin, maila goreneko magoek parte hartu zuten Magia Galan, 500 ikusle baino gehiagoren aurrean.

Jurado pozik agertu da galak izan duen erantzunagaz, eta ikusle aldetik eduki duen harrera bikaina azpimarratu du: “Ikusle kopuruari dagokionez, 200 lagun inguru ziur espero genituen, 300 lagun, ondo joanda, eta 400, oso positibotzat jota. Ateak zabaldu aurretik ilarak Karmengo iturritik gora egiten zuen, eta azkenerako 530 ikusle sartu ziren Uni frontoian. Beraz, erantzunarekin oso-oso pozik gaude, aurreikuspen denak gaindituta”.

Markina-Xemeingo Magia Gala

Uni frontoia bete zuten ikusleek Magia Galan.

Magoen maila ere, sekulakoa izan zela adierazi du: “Artista denek oso-oso ondo egin zuten, eta ikusleak oso gustura irten ziren emanalditik. Jendea ez dago ohituta halako ordu batean mago ugari ikustera, eta sekulakoa izan zen. Bakoitzak bere tartea egin zuen, eta magia mota desberdinak ikusteko aukera egon zen. Asko gustatu zen, eta izugarrizko txalo zaparradak egon ziren”. Gainera, ezusteko batzuk ere egon ziren tartean: “Nire anaia, Unai Jurado, lehenengoz magia egitera atera zen, eta Eneko Gutierrezek bere lagun Fernando de Rozas donostiarra ere gonbidatu zuen oholtzara, magia komikoa egitera berarekin”. Horiekin batera, Eleder Iglesias, Maria Arandia eta Carlos Alarcon CarlitosĀ aritu ziren magia egiten.

Ekitaldiaren balorazio “oso-oso positiboa” egin du Juradok, eta bigarren aldi bat egiten saiatuko direla adierazi du: “Oso gustura gaude emaitzarekin. Oso ondo atera zen dena, eta ikusita zer nolako harrera eduki duen, saiatuko gara bigarren bat antolatzen ere”. Juradok eskerrak eman dizkie parte hartzaile denei, eta baita ikusle denei ere: “Amaitu genuenean argazkiak ateratzen eta sinadurak egiten ibili ginen, eta sekula ez dut horrenbeste denbora igaro horretan. Sekulako babesa sumatu genuen”.

Markina-Xemeingo Magia Gala

Oier eta Unai Jurado anaiak, emanaldia amaituta.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.