60 partaidetik gora eduki du Amorotoko V. Gabon Lasterketak
Josu Juaristi herritarrak irabazi du lasterketa.
Urteari hasiera emateko asmoz, Amorotoko Guraso Elkarteak bosgarrenez jarraian antolatu du Amorotoko V. Gabon Lasterketa. Hala, atzo [urtarrilak 4] “giro ederrean” elkartu ziren herritarrak, eta guztira 63 partaide eduki zituen lasterketak.
Hiru mailatan banatuta egin zuten lasterketa. 2-5 urte bitarteko hemeretzi korrikalarik parte hartu zuten eta 6-12 urte bitartekoen artean, ostera, 25 umek. Nagusien mailan ere, hemeretzi izan ziren partaideak: “Aipatu nahi dugu nagusietan gehiengoa emakumeak izan zirela, izan ere, 11 izan ziren korrikalari emakumeak, eta zortzi, gizonezkoak”. Hala, nagusien txapela Josu Juaristi mendi korrikalari amorotarrak jantzi zuen, 17 minutu eta 24 segundoko markagaz.

Josu Juaristi mendi korrikalari amorotarrak irabazi zuen lasterketa.