Hitanoa ikasteko aukera egongo da Etxebarrian
Izena emateko azken eguna eguaztena [urtarrilak 7] izango da.
Hitanoari bultzada emateko asmoz, Markina-Xemeingo AEK-k antolatuta hitano ikastaroa egongo da Etxebarrian. 20 orduko ikastaroa izango da, eta urtarrilaren 15ean hasi eta martxoaren 26an amaituko da. Eguenetan 17:00etatik 19:00etara izango dira klaseak, Etxebarrian. Hala ere, jakitera eman dutenez, ordua moldagarria izango da, taldearen araberakoa.
Eguaztena [urtarrilak 7] izango da izena emateko azken eguna, eta 50 euro ordaindu beharko dira. Horretarako, bi bide zabaldu dituzte: markina@aek.eus helbidera idatziz edo Etxebarriko Udaleko bulegoetan. Adierazi dutenez, ikastaroak partaide kopuru mugatua edukiko du.