Leire eta Josu Egiguren Urrosolo neba-arrebek irabazi dute Ondarrutar Naturala lehiaketa
Ondarrutar Naturala lehiaketa. Ondarroako Udala. Urtero legez, Ondarroako Udalak Ondarrutar Naturala Lehiaketa antolatu zuten barikuan, eta aurten, Josu eta Leire Egiguren Urrosolo anai-arrebak izan dira irabazleak.
Ugaitz Alegriak aurkeztutako lehiaketak giro “ederra” ekarri zuen Ondarroako kiroldegira, eta udaletik parte hartzaileek izandako maila “goraipatu” dute: “Eskerrik asko udal kiroldegira gerturatu zareten parte hartzaile eta ikusle guztioi” A ze giroa eta a ze maila!”.