Ondarroako kiroldegia bete dute Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lorek
Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore Txirrimorraskiko begiraleekin. Ondarroako Udala. Urteroko Gabonetako ikuskizuna eskaini dute Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lorek Ondarroako kiroldegian. Zerua lapurtu digute ikuskizunagaz ibili dira aurten Euskal Herriko txoko ezberdinak bisitatzen, eta zapatuan Ondarroaren txanda izan zen.