Gabonei agur, bertso poteo eta tonbolako sarien banaketagaz
Markina-Xemeingo bertso eskolaren eskutik Joanes Illarregi eta Eneritz Artetxe aritu dira bertsotan, eta Hemen Be Bai merkatari elkarteak tonbolako sariak banatu ditu.
500 euroko bonuaren irabazleak.Hemen Be Bai Markina-xemeindarrek ohituratzat hartu dute jada Errege Egunaren bezperako bertso poteoa, eta aurtengoa ere, ez da gutxiagorako izan. Indarrak batzen dituzte Markina-Xemeingo bertso eskolak eta Hemen Be Bai merkatarien elkarteak: Gabonetako tonbolako sariak banatu eta punta-puntako bertsolariek girotzen dute iluntzea. Hala, atzo [urtarrilak 5] Kintal tabernan hasi zuten bertso poteoa Joanes Illarregi eta Eneritz Artetxe bertsolariekin batera: “Giro oso onean ibili ginen herrian zehar”.
Merkatari elkartearen tonbolako sariei dagokionez, ostera, lau sari banatu zituzten. 500 euroko bonuaren irabazlea Pablo Benito izan zen; 25o eurokoarena, Rogelia Gonzalez; 150 eurokoarena, Garbiñe Iriondo (ordezkoa), eta 100 eurokoarena, Garikoitz Lopez. Merkatari elkarteko kideak pozik agertu dira tonbolak eduki duen erantzunagaz nahiz sari banaketa ekitaldiagaz.
