
Euskal Herrian bakearen, bizikidetzaren eta agertoki demokratikoaren alde euskal eragile gehienak egiten ari diren bidea nabarmenduz, gatazka politikoari zein preso politikoen aferari irtenbide demokratikoa emateko ordua dela berretsi dute Lekeition.

Venezuelari babesa adierazteagaz batera, burujabetzaren bidea jorratzen jarraitzearen garrantzia azpimarratu zuten atzo arratsaldean, Ziortza-Bolibarren. Besteren artean, Venezuelako Bolibartar Errepublikak Bilbon duen kontsulatuko buru Glenna del Valle Cabello egon zen bertan.