65 lagun elkartu ditu 'Basques in Australia' erakusketaren hitzaldiak
Australiar Elkarteko Esther Kortak eman du hitzaldia Amorotoko elizan.
Basques in Australia erakusketak Lea-Artibaiko herri ugari igaro ditu dagoeneko, eta Amoroton ari da egiten geldialdia orain. Abenduaren 20an zabaldu zituen ateak, eta barikura arte [urtarrilak 15] egongo da martxan. Itxi aurretik, baina, Esther Kortaren hitzaldia entzuteko aukera izan dute herritar nahiz inguruko bizilagunek, eta gustura hartu dituzte Kortaren hitzak: “Guztira 65 lagun inguru elkartu ginen hitzaldian, eta oso interesgarria izan zen”. Erakusketa Amoroton egongo den azken egunetan norbaitek ikusi nahiko balu, udaletxera deitzeko eskatu dute.

Esther Kortak eman zuen hitzaldia.Amorotoko Udala