Lekeitio Lagunkoiak 'Maruxa' zarzuela proiektatuko du eguaztenean
18:00etan izango da proiekzioa, kultur etxeko Azkue aretoan.
Lekeitio Lagunkoia taldeak askotariko jarduerak antolatzen ditu urtean zehar, eta oraingo honetan zarzuela emanaldia prestatu dute. Maruxa eskainiko dute eguaztenean [urtarrilak 14], 18:00etatik aurrera, Lekeitioko Kultur Etxeko Azkue aretoan. Lagunkoia taldeko kideek bideo proiekziora joateko gonbidapena luzatu diete herritarrei.