Ana Maria Goikoetxeak irabazi du Piztu Dendak argazki lehiaketa
Bigarren saria Amaia Aurrekoetxeak eskuratu du, eta hirugarrena eman barik utzi dute.
Lehenengo saria.Ana Maria Goikoetxea Amaitu dira Gabonak, eta ari dira apurka-apurka haren inguruan antolatutako ekintza guztiak ere amaierara heltzen. Markina-Xemeingo Udalak eta Hemen Be Bai merkatarien elkarteak argazki lehiaketa antolatu ohi dute Gabonetan herriko komertzioak pizu, indartu eta herriko saltokiei bultzada emateko asmoz, eta lehiaketak baditu irabazleak.
Banatzekoak hiru sari ziren arren, hirugarren postua hutsik geratu da. Ana Maria Goikoetxeak irabazi du lehiaketa, eta 125 euroko bonua eskuratu du herriko saltokietan erabiltzeko. Bigarren postuan, ostera, Amaia Aurrekoetxearen irudia geratu da, eta 75 euro eskuratu ditu herriko saltokietan erabiltzeko. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete parte hartu duten denei, eta zorionak, irabazleei.

Bigarren saria.Amaia Aurrekoetxea