Mozorroak aukeratzeko aldia
Munitibartarrek inauterietako mozorroen gaia hautatzeko aukera daukate.
Otsailaren 14an ospatuko dituzte aratusteak munitibartarrek, baina dagoeneko jaion prestakuntzari heldu diote. Aurten, herritarrek mozorrotzeko gaia aukeratu ahalko dute. Inauteriak “bereziak eta parte hartzaileak” izateko helburu nagusiagaz, udal antolatzaileek argitu dute herritarren “iritziak eta ekarpenak ezinbestekoak” direla, eta, horrenbestez, mozorrotzeko gaien proposamen sorta bat ondu dute; zerrenda horretako aukeretatik gustukoena hautatu beharko dute herritarrek. Hiru aukerak honakoak dira: Denboraren makina, Pantailaren beste aldean eta Superheroi.