Lea-Artibaiko atletek "emaitza bikainak" lortu dituzte Bizkaiko Atletismo Txapelketan
Ainara Mugartegi podiumean. Joan den asteburuan Donostiak Pista Estaliko Gipuzkoako eta Bizkaiko Atletismo Txapelketak hartu zituen, eta bertan izan ziren Lea-Artibaiko zenbait atleta “emaitza bikainak” lortuta itzuli dira etxera.
Xabar Oar Arteta Urkidi aulestiarrak, esaterako, luzera jauzian garaipena eta 60 metroko hesien lasterketan bigarren postua eskuratu zituen. Ainara Mugartegi markina-xemeindarra, ostera, azkarrena izan zen 400 zein 800 metroko lasterketetan. Azkenik, Irati Solabarrieta Bilbao ondarrutarrak brontzezko domina lortu zuen 60 metrotan; finalerdietan Espainiako Txapelketarako marka minimoa ere lortu zuen (7,74).

Xabat Oar Arteta podiumean.