Bertan Elkarteak Gabonetako zozketako sariak banatu ditu
Arantza Ituarte, Gabonetako zozketako irabazle bat. Bertan. Mutrikuko Bertan Merkatarien Elkarteak Gabonetako urteroko zozketa egin du. Elkarteak guztira 1.500 euro banatu ditu elkarteko establezimenduetan erosketak egin dituztenen artean. Hiru irabazle egon dira guztira; izan ere, laugarren saritua ez da agertu eta elkarteak amaitutzat eman du zozketa. Bi pertsonek 500 euroko saria irabazi dute, eta beste batek 250 eurokoa. Arantza Ituarte, Lurdes Lasarte eta Marisol Alberdi izan dira irabazleak.