VII. Naberan herri krosean izena emateko epea zabaldu dute
Martxoaren 7an egingo dute lasterketa, eta martxoaren 6ra arte egongo da izena emateko aukera. Hiru ibilbide egongo dira aukeran. Ondarroako Tripi-Trapu Boleibol Taldea izango da aurtengo omendua.
VII. Jose Mari Naberan herri krosa egingo dute martxoaren 7an Ondarroan, eta izena emateko aukera dago jada. Martxoaren 6ra arte egongo da horretarako aukera, eta Zubi Zahar Herri Ikastolak parte hartzeko deia egin die herritarrei. Era berean, jakitera eman dutenez Ondarroako Tripi-Trapu Boleibol Taldea izango da aurtengo omendua.
Lehiakortasunaren gainetik, herri izaeradun lasterketa inklusiboa da sustatu nahi dutena. Hala, hiru ibilbide eman dituzte aukeran: 10 kilometrokoa (15 urtetik gorakoentzat), 5 kilometrokoa (12 urtetik gorakoentzat) eta 600 metrokoa. Azkenik, LH 2. mailara artekoek 150 metroko lasterketa egin ahalko dute. Lehen hiru neskek eta lehen hiru mutilek sariak izango dituzte, eta baita lehenengo ondarrutarrak ere.
10 eta 5 kilometroko lasterketetan parte hartzeko izen ematea www.kirolprobak.comĀ web orrialdean egin beharko da: 13 euro balio ditu luzeenak eta 10 euro, laburrenak. Era berean, azaldu dute Ondarroako Arraun Elkartearen egoitzan dutxatzeko aukera egongo dela. Bestalde, 600 eta 150 metroko lasterketetarako izen ematea egunean bertan egin beharko da, 16:30ean, Turismo Bulegoaren alboan.