Lea-Artibai eta Mutrikuko GKSk autobusak antolatu ditu urtarrilaren 31ko mobilizaziorako
Autobusak Mutriku, Ondarroa eta Lekeitiotik irtengo dira, eta tiketak salgai daude. Era berean, mobilizazioari begira, zenbait ekintza antolatu dituzte zapaturako [urtarrilak 24].
Ondarroako aurkezpena.Lea-Artibai eta Mutrikuko GKS Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 31rako mobilizazioak deitu ditu Bilbon eta Iruñean, Faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka lelopean, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko GKSk Bilbora joateko autobusak antolatu ditu.
Autobusok Mutrikutik, Ondarroatik eta Lekeitiotik irtengo dira 16:15ean, eta Markina-Xemeinen geldialdia egiteko aukera egongo da. Mutrikun biribilgunetik, Ondarroan portuko geltokitik eta Lekeition autobus geltokitik irtengo dira autobusak.
Langabeek 5 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainontzekoek, 10 euro. Autobuserako tiketak militanteekin zuzenean harremanetan ipiniz edo @gks_leaartibai Instagram kontura idatziz eskuratu daitezke. Era berean, eskuragarri egongo dira hurrengo tabernetan ere: Mutrikuko Loretxu eta Zubiaramen, Ondarroako Alai eta Anaitasunan eta Lekeitio Isuntzan.
Zapatuan, ekintzak. Mobilizazioari begira, zapatuan [urtarrilak 24] egitarau desberdinak eroango dituzte aurrera Mutrikun eta Ondarroan, eta autobuserako tiketak erosteko aukera ere egongo da. Mutrikun 19:00etan Egaña frontoian elkartuko dira, eta pala partiduarekin hasiko dute iluntzea: Xabi-Paredes eta Zuhaitz-Aitor bikoteen arteko lehia ikusteko aukera egongo da. Ostean, gazte lokalen arteko desafioa egingo dute: Esparbela, Tira Bira, Txotx House, Patxetako Lokala eta Tinko lokaletako gazteek neurtuko dituzte indarrak. Egunari amaiera emateko, gaztetxean elkartuko dira 23:00etan, eta Farrukitas eta Asa DJ-ek girotuko dute gaua.
Ondarroan, ostera, 20:30ean bertso poteoa egingo dute alde zaharreko tabernetatik; Alexander Idoeta herriko bertsolaria, Janire Arrizabalaga gernikarra eta Bittor Altube abadiñoarra ariko dira bertsotan. Afalostean, aldiz, gaztetxean DJ pintxada egingo dute. 23:00etatik aurrera, besteren artean, Etxa, B2B, Anakabe eta Aspertute ariko dira musika jartzen.
Urtarrilak 24.
- Mutriku.
- 19:00. Pala partidua, Egaña frontoian. Xabi-Paredes VS. Zuhaitz-Aitor.
- Gero. Gazte lokalek arteko desafioa: Esparbela, Tira Bira, Txotx House, Patxetako Lokala eta Tinko.
- 23:00. DJ-ak, gaztetxean: Farrukitas eta Asa.
- Ondarroa.
- 20:30. Bertso poteoa, alde zaharreko tabernetatik: Alexander Idoeta, Janire Arrizabalaga eta Bittor Altube.
- 23:00. DJ pintxada, gaztetxean: Etxa, B2B, Anakabe eta Aspertute.