Lekeitioko Korrika Batzordea astelehenean batuko da
18:00etan kultur etxean elkartuko dira.
Lekeitioko Korrika Batzordea astelehenean [urtarrilak 26] elkartuko da, 18:00etan, kultur etxeko beheko solairuan. Jakitera eman dutenez, beste zenbait gaien artean, ibilbidea, lekuko aldaketak eta 24. Korrikaren inguruko xehetasunen inguruan jardungo dute.