Zulueta-Elkor bide historikoa berreskuratu du Markina-Xemeingo Udalak
Etxebarriko Zulueta baserritik abiatuta, Elkor eta Goikoetxetagoiko baserriak lotzen dituen bidea egokitzeko lehen fasea amaitu dute.
Zulueta-Elkor bide historikoa.Markina-Xemeingo Udala Markina-Xemeingo Zulueta-Elkor arteko bide historikoa berreskuratu du, Elkor eta Goikoetxeta baserrietara doan sarbidea hobetzeko helburuz. Izan ere, Xemeindik bi baserri horietara joateko bideak “zailtasun handiko maniobrak” eskatzen dizkie auzotarrei. Gaineratu dutenez, larrialdi zerbitzuentzat ezinezkoa da bide hartatik baserrietara heltzea.

Zulueta-Elkor bide historikoa.Markina-Xemeingo Udala
Hala, kartografia historikoetan oinarritu eta sarbide alternatibo bat berreskuratzea erabaki du udalak. Berreskuratutako bidea Etxebarriko Zulueta baserriaren parean hasten da, eta Etxebarria zein Markina-Xemeingo lurrak zeharkatuta, Elkor eta Goikoetxetagoiko baserriak lotzen dituen bidearekin bat egiten du.
Egokitze laneko lehenengo fasea dagoeneko amaitu dute; fase horretan bidea zabaldu eta zolatu dute. Udalak jakinarazi duenez, ondorengo hiru faseetan hormigoiztatze lanak egitea aurreikusten dute, sarbidea behin betiko egokitzeko.

Zulueta-Elkor bide historikoa.Markina-Xemeingo Udala