"Harrera ona" izan du Ondarroara bizitzera joandakoei egindako ongi etorri ekitaldiak
2025ean Ondarroara bizitzera joandakoei ongi etorria eman die Ondarroako Udalak, herriko zenbait eragilerekin batera.
Ongi etorri ekitaldia.Ondarroako Udala. Ondarroako Udalak ongietorri ekitaldia egin zuen zapatuan [urtarrilak 23], 2025ean herrira bizitzera joan diren herritarrentzat. Ekimenaren helburua Ondarroara etorritakoei ongi etorria eman, eragileak aurkeztu eta herria ezagutaraztea izan zen. Ondarroako Udaletik ekitaldiaren balorazio “oso ona” egin dute.
Irina Alkorta alkateordeak eta Aniztasun Batzordeko arduradunak gidatu zuen saioa, eta Zubi Zahar Herri Ikastolako Esti Urizar zein Zaldupe Eskolako Josebe Azpirik ere hartu zuten hitza. “Aurreko urteetan Ondarroara etorritakoek ere hitz egin zuten, eta bakoitzak bere esperientzia kontatu zuen. Ondoren, Txirrimorraskiko kideek egin zuten hitz, eta amaitzeko adin txikiko zentroko bi gaztek hartu zuten hitza”.