Ongietorri "gozo eta hunkigarria" eman diete Markina-Xemeingo bizilagun berriei
2025ean Markina-Xemeinera bizitzera joandakoei ongietorria egin die Markina-Xemeingo Udalak nahiz herriko eragile eta taldeek.
Udaletxeko osoko bilkura aretoan elkartu ziren.Markina-Xemeingo Udala Ekitaldi “gozo eta hunkigarrian” elkartu ziren zapatuan [urtarrilak 24] markina-xemeindarrak, izan ere, udaletxeko osoko bilkura aretoan herritar ugari bildu ziren 2025ean herrira bizitzera joandakoei ongietorria emateko. Markina-Xemeingo Udaleko ordezkariez gain bertan egon ziren herriko eragile eta taldeetako ordezkariak ere, eta denek ere, ekitaldiaren balorazio ona egin dute: “Herritar berriek udalerriko hainbat eragileren aurkezpena jaso dute lehen eskutik, eta Euskal Herriaren eta Markina-Xemeinen herri-nortasun eta ondare linguistiko bereziaren berri ere izan dute ekitaldian”. Era berean, “elkarrekin zubiak eraikitzen jarraitzeko gonbitea” egin zieten herrira heldu berriei.

Udaletxeko osoko bilkura aretoan elkartu ziren.Markina-Xemeingo Udala

Udaletxeko osoko bilkura aretoan elkartu ziren.Markina-Xemeingo Udala