Tripontziaren zozketak 30.000 euroko saria utzi du Lekeition
14605 zenbakiak eskuratu du lehenengo saria.
Gaur [urtarrilak 26] goizean egin dute Tripontziaren zozketa Beasaingo notariotzan, eta lehenengo saria Lekeition tokatu da. ‘Gipuzkoa’ serieko 14605 zenbakia da sari nagusiaren irabazlea, eta 30.000 euro eskuratu ditu.
Bigarren saria, ostera, 13837 zenbakiak eskuratu du, eta Portugaleten saldu da; zenbaki bereko zazpi serie irabazleetako bakoitzak 2.000 euro eskuratuko ditu. Hirugarren saria 13837 zenbakiak eskuratu du, eta bigarren zenbaki saridunaren zortzi serie irabazleetako bakoitzak 1.000 euro eskuratuko ditu.
Hala, Gure Eskuk guztira 52.000 euro banatuko ditu Herri libre bat egutegia erosi dutenen artean.
