Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaUdala

260.000 euroko igoeragaz, Etxebarriak 1,87 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an

Jesus Iriondo alkateak azaldu duenez, bi izango dira urteko inbertsio handiak: eskola guneko urbanizazioa eta Erbera kalea oinezkoentzako egitea. Bestalde, lege berrietara egokitzeko asmoz, hondakinen arloan %50eko igoera egin dute.

Etxebarriko Erbera kalea. Erbera kalea oinezkoentzako egiten hasiko dira.
Garaia Pagola Urriza
Etxebarria
2026/01/27

EAJren aldeko lau botorekin eta EH Bilduren abstentzioarekin, Etxebarriko Udalak 1.876.000 euroko aurrekontua onartu du 2026rako. Iaz baino 260.000 euro gehiagogaz -2025ean 1.613.000 euroko aurrekontua onartu zuten-, Jesus Iriondo Etxebarriko alkatearen esanetan aurrekontu “oso posibilistak” dituzte esku artean.

Iriondok adierazi duenez, aurrekontuek %16,3ko igoera eduki izanaren arrazoia hondakinen arloan egin duten igoera izan da: “Ikusita sistema berria aurten ipiniko dela martxan, eta legearen arabera hondakinen gastu guztia erabiltzaileen ardura izan behar denez, hondakinen arloan %50eko igoera egin dugu”. Ildo beretik, autokonposta egiteko beharrezko elementuak erosteko 30.000 euro bideratuko dituzte.

Bestalde, zerbitzu eta proiektu berri bana ere ipini dituzte martxan, bakoitza 15.000 euroko diru partidagaz. Alde batetik, kirol zerbitzu bat gehitu dute: “Osasunera begirako orientazioa izango da. Astean pertsona bat egongo da, eta aurten zelan funtzionatzen ikusi nahi dugu”. Bestalde, herriko eraikin hutsen edo hutsik geratuko direnen azterketa egingo dute, aurrerantzean eman beharreko pausuak adosteko.

60.000 euro bideratuko dituzte, ostera, energia planerako: “Oraintsu aritu gara zenbait aldaketa egiten, esaterako, aerotermia ipintzen, eta horri jarraipena emango diogu. Bestalde, klima arloan, poligonoaren eta herriaren arteko inpaktu bisuala hobetzeko helburuz, zenbait zuhaitz landatu eta bestelako zenbait ekintza egingo ditugu”.

Jesus Iriondo: “Zenbaki oso errealak dira. Hainbat urtetan tiraka ibili garen zenbait proiektu eroango ditugu aurrera, eta horrek herriari bultzada handia emango dio.”

Bi izango dira, ostera, urteko inbertsio handiak: eskola guneko urbanizazioa eta Erbera kalea oinezkoentzako egitea. Bi biak datorren urtean amaituko dituzten proiektuak izango dira. Hala, eskola gunea urbanizatzeko 200.000 euro bideratuko dituzte: “Eskola egiten oraintxe hasiko dira, eta lanek 18 hilabete irautea aurreikusten dugu, beraz, ezinbestekoa izan da inbertsio hau orain egitea”. Bideen konponketarako, ostera, 116.000 euro bideratuko dituzte, eta hortik zatirik handiena Erbera kalea oinezkoentzako egiteko erabiliko dute: “Ibaun-erdiko lanak iaz egin genituen, eta aurten haren jarraipena egin eta Altzibarri Ibaunera irteera emango diogu, Barinagara joateko bideko zatira. Gero, Altzibarreko barruko zatia estrukturatuko dugu”.

Sailez sail. Gainerako sailei dagokienez, euskara saileko ekintzak egiteko 8.000 euro bideratuko dituzte, eta beste horrenbeste, berdintasun saileko ekintzetarako. Jaietarako, ostera, 104.000 euro bideratuko dituzte, eta mantenimendu lanetarako, 80.000 euro.

Herriko kultur nahiz kirol talde eta eragileen artean, ostera, 97.700 euro banatuko dituzte. Iriondok azaldu duenez, partidarik handiena Amets Elkartearentzat izango da: “Iaz 10.000 euro jaso zituzten, eta aurten 10.000 eta 15.000 euro artean bideratuko ditugu elkartera, izan ere, gastuak igo egin dira. Hilabetero ekintza bat egiten dute herriko gaztetxoekin, eta garrantzitsua iruditzen zaigu hori bultzatzea. Izan ere, elkartearen helburua herriko gaztetxoen herri sentimendua mantentzea da”.

Alkateak ondo baloratu ditu aurtengo aurrekontuak, eta aurrera eroango dituzten ekintzek “herriari bultzada” emango diotela uste du: “Zenbaki oso errealak dira. Hainbat urtetan tiraka ibili garen zenbait proiektu eroango ditugu aurrera, eta horrek herriari bultzada handia emango dio. Eskola egiten joango da, eta baita bertako urbanizazioak ere, eta Erbera kalea ere oinezkoa izatetik gertuago egongo da. Proiektu bat pentsatzen hasten denetik martxan ipintzen denera denbora asko pasatzen da, baina oraingoan amaiera ikusten diogu. Gainera, bidegorria eta saihesbidea ere martxan daude, eta horrek ere herriari beste puntu bat emango dio”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Ekintzaile batek bi aste daramatza zuhaitz batean, itsasadar azpiko tunelaren aurka

Euskal Herria, Bizkaia

Sute batek kiskali egin du hondakin plastikoak kudeatzen dituen enpresa bat Bilboko portuan

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon baten gorpua aurkitu dute Trapagarango ibaian

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek txartzat jo dute beharginak beste enpresa batzuetara bidaltzeko aukera

Euskal Herria, Bizkaia

«Pertsona zaurgarrien» hizkuntza eskubideak urratzea leporatu diete epaileei

Ekonomia, Bizkaia

Enerpacek berretsi egin du Mallabiko instalazioko berrogei langileak kaleratu nahi dituela

Ekonomia, Araba, Bizkaia

Cap Capitalek sindikatuei esan die Tubos Reunidoseko langileen %20 kaleratuko lituzkeela

Euskal Herria, Bizkaia

Atzera bota dituzte Berangoko auzian ebatzitako absoluzioaren aurkako helegiteak

Bizigiro, Bizkaia

Bizkaiko Etxebarri erretegia da munduko jatetxerik onena, ‘The World’s 50 Best Restaurants’ zerrendaren arabera

Euskal Herria, Bizkaia

Bigarrenez Bilboko familia baten etxegabetzea behin-behinean geldiarazi dutela jakinarazi du AZETek

Kultura, Bizkaia

Bilboko Bira kulturguneak programazioa etengo du

Zuzeneko laguntzak lehenetsiko ditu Bizkaiko Ekonomia Sustatzeko Sailak

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebizitzaren alorrean «neurri zehatzak eta eraginkorrak» eskatu ditu Etxebizitza Ekintzak plataformak

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.