Inauterietako dantzen entseguen egunak zehaztu ditu Kresala Kultur Elkarteak
Kresala Kultur Elkarteak inauterietako dantzen entseguen egunak zehaztu ditu. Hala, entseguak otsailaren 9an eta 11n izango dira, 18:00etan, Kofradia Zaharreko hirugarren pisuan, ume zein nagusientzat. Gainera, elkartetik adierazi dute doan izango direla biak.
Inauteri zapatuan [otsailak 14] eta martitzenean [otsailak 17] aterako dira kalera inauterietako dantzak dantzatzera: zapatuan 13:00etan, eta martitzenean, 18:45ean. Martitzenean, dantzak amaitu ondoren, Miel Otxin erreko dute Itsasaurren.