Ondarroako inauterietako danborradako entsegua otsailaren 8an izango da
Aurten ere, urtero legez, danborradan irtengo dira ondarrutarrak, Lantzoia eta Akulagaz batera. Hala, zapatuko [otsailak 14] eta martitzeneko [otsailak 17] danborradarako entsegatzeko hitzordua jarri du Artelanek: otsailaren 8an [domeka], 19:00etan, Artelaneko tailerrean.