Ondarroako inauterietako Play-Back lehiaketako izen ematea zabalik dago
Otsailaren 13a [barikua] izango da izena emateko azkenengo eguna. Play Back lehiaketa inauteri martitzenean [otsailak 17] izango da.
Ondarroako Udalak, aurten ere, play-back lehiaketa antolatuko du inauteri martitzenerako [otsailak 17]; 17:00etan Itsasaurre plazan izango da erakustaldia. Hala, zabalik dago jada izena emateko epea, eta apuntatzeko azkenengo eguna otsailaren 13a [barikua] izango da, 13:00 baino lehen, Turismo Bulegoan.
2011 eta 2017 urte bitartean jaiotako gaztetxoek izango dute parte hartzeko aukera, bi urteak barne. Izena emateko orduan parte hartzaileek fitxa bete beharko dute, eta play-backean erabili beharreko argazkia mp3 formatuan entregatu beharko da, USB batean. Gehienez 10 taldek hartu dezakete parte lehiaketan, eta gehiagok izena emanez gero, zozketa egingo dela azaldu dute antolatzaileek.
Ondarroako Udalak aukeratuko du epaimahaia, eta mozorroa, interpretazioa, koreografia eta kantaren mezua izango dira baloratuko dituzten elementuak. Sariei dagokienez, hiru sari banatuko dira udalerriko establezimenduetan trukatzeko: Irabazleak 150 euroko erosketa txartela irabaziko du, bigarrenak, 125 eurokoa, eta hirugarrenak, 75 eurokoa.