Amorotoko Udalak Whatsapp kanala zabaldu du
Amorotoko Udalak abisuak nahiz informazioa zabaltzeko asmoz, Whatsapp kanala ipini du martxan. Jakitera eman dutenez, herriko “jarduerak, prestakuntzak nahiz bestelako komunikatu interesgarriak” partekatuko dituzte kanaletik.
Oraintsura arte udalak kudeatzen zuen Whatsapp talde baten bidez zabaltzen zuten informazioa, baina datu-babesarengatik kanala sortu dute: “Kanala jarraitzera gonbidatzen zaituztegu, eta beste herritar batzuekin partekatu ezazue, aldaketa hau guztiengana iristeko”.