Mendexarrek aurtengo jaiak prestatzen hasteko batzarra egingo dute domekan
Domekan [otsailak 1] udaletxeko osoko bilkura aretoan elkartuko dira.
Mendexarrak domekan [otsailak 1] elkartuko dira jaietako batzarra egiteko asmoz. Udaletxeko osoko bilkura aretoan elkartuko dira, 12:30ean, eta aurtengo jaiak pentsatzen hasiko dira. Herritar denei bertaratzeko deia egin diete jaiak denen artean pentsatzeko asmoz.