Salgai daude Etxebarriko inauterietako herri bazkarirako tiketak
Otsailaren 6ra arte erosi daitezke, 18 euroren truke.
Aste gutxi batzuk baino ez dira geratzen inauterietarako, eta etxebarritarrek jai giro bete-betean herri bazkaria egingo dute. Hala, bazkarirako tiketak salgai daude udal bulegoetan, 18 euroren truke; tiketak erosteko azken eguna otsailaren 6a izango da. Bazkaria, ostera, herriko tabernek egindakoa izango da: paella (Irubide), oilasko izterra txanpinoiekin (Olaia), jogurta (TxikiƱena) eta kafea.