Uribarren parkeko auzolana otsailaren 9ra atzeratu dute
Eguraldi euritsuaren ondorioz, ekintza atzeratu egin behar izan dute.
Eguraldi euritsuaren ondorioz, Uribarren parkeko auzolan ekintza otsailaren 9ra atzeratu dute Lekeitio Lagunkoiako kideek. Uribarren parkeko loreontzien garbiketa egin eta jolastokia margotuko dute, 15:00etatik 18:00etara. Bertaratzeko deia egin diete auzotar nahiz herritar denei.