Ikurrina osteaz gain, margoketa egin diote udaltzaingoari.
Ondarroako Udalak udaletxeko ikurrina ostu eta udaltzaingoaren kontrako margoketa egin izana salatu du. Erasoa atzo gauean egin zela adierazi dute udaletik.
Gaur goizean ikurrina falta zela konturatu dira udal ordezkariak, eta sokak apurtuta agertu dira. Horrez gain, udaltzainetan 1312 jartzen duen margoketa egin dute. Urtza Alkorta Arrizabalaga alkateari “bitxia” egin zaio 1312 bezalako margoketak agertzea udaltzainetan: “Oraindik bitxiagoa, udaltzaingo eredu propio lantzen gabiltzan herrietan. Atzean zein dagoen jakin gabe ere, agerikoa da estrategia zehatz bat jarraitzen ari direla. Horren aurrean, Ondarroako Udalak, udaltzaingo eredu propioaren lanketan jarraituko du, bateko eta besteko oztopoen gainetik“.

Udaltzainetan egindako margoketa.Ondarroako Udala.