Frontoian elkartu dira berriatuarrak 'Aitatxo' dokumentala ikusteko
Domekan [otsailak 8] Markina-Xemeinen ikusteko aukera egongo da.
Berriatuarrek frontoia bete zuten atzo [otsailak 1] 'Aitatxo' dokumentala ikusteko.Berriatuko Udala “Jende ugari” elkartu zen Berriatuko frontoian atzo [otsailak 1] Aitatxo, isiltasuneko ahotsak dokumentala ikusteko. Seme edo alaba baten galeraren dolua aitaren begiradatik azaltzen du dokumentalak, eta bertaratu zirenen “interesgarria” izan zen ikuspuntu hori ezagutzea. Hala, atzo [otsailak 1] Berriatuara bertaratzeko aukerarik eduki ez zutenek domekan [otsailak 8] izango dute bigarren aukera, Markina-Xemeingo Esperantza aretoan, 18:00etan.

Berriatuarrek frontoia bete zuten atzo [otsailak 1] ‘Aitatxo’ dokumentala ikusteko.Berriatuko Udala