Gorka Aginaga Egigurenek irabazi du Ondarroako Bodyboard txapelketa
Gorka Aginaga Egiguren ondarrutarrak jantzi zuen txapela zapatuko [urtarrilak 31] Bodyboard txapelketan. Unax Bermeosolo izan zen bigarrena, Gari Urrutia hirugarrena, eta Jon Haitz Badiola laugarrena. Txapelketaren ostean omenaldi "txiki" bat egin zioten Mamu tabernako Iarori.
Ondarroako Bodyboard txapelketako irabazleak. Eskilantxarri Ur Kirol Elkartea. Eskilantxarri Ur Kirol Elkarteak antolatuta IX. Bodyboard Txapelketa ospatu zuten zapatuan [urtarrilak 31] Ondarroako Arrigorri hondartzan. Hemezortzi parte hartzaileen artean Gorka Aginaga Egigurenek irabazi zuen txapela; bigarren postua Unax Bermeosolok eskuratu zuen, hirugarrena Gari Urrutiak eta laugarrena Jon Haitz Badiolak. “Oso ondo joan zen guztia. Goizean, Arrigorri hondartzara joan ginenean uste baino olatu gutxiago zeuden, baina eguna aurrera joan ahala gu gustura ibiltzeko bezalako olatuak egon ziren. Beraz, pozik gelditu ginen”, azaldu dute Eskilantxarri Ur Elkarteko kideek.Ā
Eguraldiak lagundu ez zuen arren aterrune momentuetan jendea bertaratu zela adierazi dute antolatzaileek: “Eguraldi txarra egin zuen, baina aterrune momentuetan jendea etorri zen txapelketa ikustera. Oso egun polita pasa genuen denok batera”. Txapelketa amaitzean omenaldi “txiki” bat eskaini zioten duela gutxi ateak itxi zituen Mamu tabernari: “Ondarroan surf egin bakoitzean Mamu tabernan batzen ginen, surf egin aurretik edo gero. Guretzako, denok batzeko toki bat izan da beti. Beraz, txapel bat egin genion tabernari, eta tabernaren jabea izandako Iarori jantzi genion”.Ā