Aulestiko inauterietako herri bazkariko tiketak salgai daude otsailaren 8ra arte
Lea-Artibai eskualdeko beste zenbait herrik bezala, aulestiarrek ere otsailaren 14an [zapatua] ospatuko dituzte karnabalak. Egitarau “borobila” antolatu dute egun guztirako; 12:30ean hasiko da festa eta iluntzera arte iraungo du. Gainera, herri bazkaria egingo dute Ubilla aterpetxean, eta bazkarirako tiketak salgai daude Ubillan bertan, otsailaren 8ra arte.
Umeen bazkariko tiketak 12 euro balio dituela zehaztu dute antolatzaileek, eta 14 urtera artekoentzat izango da. 14:00etan hasiko da bazkaria egunean bertan: makarroiak, oilasko errea patatekin eta postrea sartuko dira menuan.
Nagusiek 24 euro ordaindu beharko dituzte, hala ere, ikasle eta langabetuen prezioa 18 eurokoa izango da. 15:00etan hasiko da bazkaria; entsalada , oilasko errea patatekin eta postrea sartuko dira menuan.