Mutrikuko Coworking gunea izan da eskualdeko ekintzailetza foroaren elkargunea
Bertaratu zirenek Udalak 2024an irekitako gune ezagutzeko aukera izan zuten, bertan enpresa-ekimenak sortzen, uztartzen eta belaunaldi-erreleboa bultzatzen dute.
Eskualdeko ekintzailetza foroa Mutrikuko Arku Gain Coworking Gunean elkartu da, helburua izanik enpresa-ekimenak sortzea, uztartzea eta belaunaldi-erreleboak bultzatzea. Batez ere, lurraldearen lehiakortasuna, iraunkortasuna eta berrikuntza-gaitasuna mantentzen laguntzeko tokiko ekintzailetzaren bidez.
Gainera, foroa eskualdeko ekintzailetzan inplikatutako eragileen arteko gobernantza partekatuko tresna bat da, eta parte hartu zuten eragileen artean Mutikuko Udaleko teknikari bat egon zen. Bertan zenbait proiektuz aritu ziren, adibidez: ASLE proiektua, ekintzailetza eta gazteak memoriaren ondorioak aztertzen dituena; ekintzaile gazteen testigantzak gertutik ezagutzeko bi gazte ekintzaileren historioa ezagutzu zuten; eta, Bideak sortzen proiektua ere ezagutu zuten, etorkinei begira Bizkaian martxan jarri den ekintzailetza programa pilotuaren inguruko informazioa jaso zen. Horren ostean, gerturatu zirenak Coworking-aren bisita egin zuten, gunea ezagutzeko.
Arku Gain Coworking gunea Mutrikuko Portuan dagoen Arku Gain eraikuntzaren bigarren solairuan kokatzen da. Bost lanposturentzako tokia bermatzen du lanketa guneak. Bakarkako postuez gain, erabilera komuneko zenbait baliabide daude: bilera gela, komuna, itxaroteko gunea, giltzatutako takilak eta apalategiak. Udalak mantenu orokorrari loturiko gastuak bere gain hartzen du, hala nola, Internet lotura, erabilera komuneko guneen garbiketa zerbitzua, erabilera komunekko guneen mantenimendua, elektrizitatea, ura, aseguru, eta abar. Horrez gain, gunearen erabiltzaileak, Debegesaren bidez tutoretza zerbitzu bar jaso ahal dute eta bakoitzaren enpresek helbide soziala Arku Gain Coworking gunean kokateko aukera dute. 65 euroko hilabeteko kuota da erabiltzaile bakoitzak ordaindu behar duena.
Azpiegitura honekin, Mutrikuko Udalak ekintzaileei lan-eremu partekatu bat eskaintzen die, “lankidetza, sorkuntza, elkar ikaskuntza eta ekintzaileen arteko harremanak bultzatzeko”. Coworking-a herriko ekintzaileei zuzenduta dago, bai enpresa berri bat sortzen duten ekintzaileei, baita dagoeneko martzan dauden enpresei ere, lan egiteko gune “egoki” bat eskainiz.
Gaur egun, bi enpresa daude lanean eta beste hiru gune geratzen dira libre. Udaletik adierazi dute, norbaitek guneetako bat erabili nahi izanez gero, Mutrikuko Udalaren Garapen sailarekin jarri behar du harremanetan; zenbaki honetara deituz 943 603 378 edo korreo bat bidaliz helbide honetara, garapena@mutriku.eus .