'Promesa txikiena' antzezlana Markina-Xemeinera helduko da
Antzezlana zapatuan [otsailak 7] eskainiko dute Markina-Xemeingo Uni frontoian. Sarrerak bost eurore truke daude salgai udaletxeko kutxazainean, eta egunean bertan leihatilan ere egongo dira.
Infinitudrama konpainiaren Promesarik txikiena obra hartuko du zapatuan [otsailak 7] Markina-Xemeingo Uni frontoiak. Udalbiltzaren Geuretik Sortuak bekaren baitan egin zuen konpainiak egonaldia Berasategi eta Leitza artean, eta hortik sortu da zapatuan 19:00etan eskainiko duten antzezlana.
Maite Aizpuruk zuzendutako obrak laguntasunari buruz hitz egingo die ikusleei: “Laguntasuna da gai bat leku guztietan dagoena, baina ez du leku propio bat. Agian beste harreman mota batzuk badituzte haien pelikulak,kantak edota leku legalak, baina laguntasunak ez. Laguntasunaren inguruko esperientziak baditugu, baina oso aukera gutxi izaten ditugu horren inguruan modu zabal batean aritzeko”.
Duela hiru urte abiatu zuen sorkuntza prozesua Aizpuruak eta berarekin batera egongo dira oholtzan Intza Alkain, Maiana Etxeberri Keufterian eta Ane Gartzia aktoreak, horrez gain, antzezlana, Matxalen de Pedro Larreak gidatuko du.
Hala, sarrerak salgai daude udaletxeko kutxazainean bost euroren truke, eta egunean bertan ere leihatilan egongo dira.