Liztor asiarra kontrolatzeko tranpak jartzeko garaia iritsi da
Udalek dei egiten dute Vespa velutinaren aurka eta bertoko erlearen alde borrokatzeko.
Argazkia: ImageShack Liztor asiarra edo liztor beltza [Vespa velutina] azken urteetako arazoa izan da gure lurraldean. Urtero bezala, gero eta habia gehiago ikusten dira gure inguruetan eta, horren aurrean, Bizkaiko Udalek Lea Artibai Landa Garapena fundazioarekin elkarlanean, animatu nahi du biztanleria liztor asiarren aurka borrokatzeko. Haien hitzetan, liztor beltzaren aurkako tranpak jartzeko “sasoi egokiena” orain dator, eta bideo bat egin dute tranpak nola egin daitezkeen ikusteko.
Liztor asiarraren (Vespa velutina) presentzia geroz eta nabarmenagoa da gure inguruan. Liztor asiarrak bertoko erlea erasotzen du, erlauntzen sarrerako zirrikituan jartzen da eta erleak ez du nahi izaten erlauntzara itzuli ezta irten ere, horrela, jakirik ez dute erlauntzan sartzen eta geroz eta ahulagoak bihurtzen dira eta aldi berean, uzta ere murriztu egiten da. Guzti honen ondorioz, bertoko biodibertsitatea arriskuan jartzen dute.
Helburua da herritarren ekinez ahalik eta eraginkortasun handiena lortzea. Hauek dira Bizkaiko Foru Aldundiak aurreko urteetan, liztor asiarrra dela eta, egin dituen eskuahartzeak:
