Tripontziaren Lekeitioko irabazleak jaso du saria
Lekeition 30.000 euroko saria utzi du Tripontzi zozketak. Gure Esku. Urtarrilaren 26an egin zuten Gure Eskuren Tripontziaren zozketa Beasaingo notariotzan, eta lehenengo saria Lekeition tokatu zen: Gipuzkoa serieko 14605 zenbakia. Irabazleak jaso du saria: guztira, 30.000 euro eskuratu ditu.
Bigarren saria Portugaleten saldu zen, 13837 zenbakiagaz: zenbaki bereko zazpi serie irabazleetako bakoitzak 2.000 euro eskuratu ditu. Hirugarren saria 13837 zenbakiak eskuratu du, eta bigarren zenbaki saridunaren zortzi serie irabazleetako bakoitzak 1.000 euro eskuratu ditu.
Gure Eskuren ordezkariek irabazleak zoriontzeaz gain, Tripontziaren bidez, “burujabetzaren aldeko dinamika sustatzen” laguntzen duten denei eskerrak eman dizkiete.