Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Palestinatik Euskal Herrira heldutako errefuxiatuei buruzko diagnostikoa osatuko dute

'Palestina Euskal Herrian dago’ kanpaina aurkeztu du Gernika-Palestina Deialdi Herritarrak gaur goizean, Bilbon.

'Palestina Euskal Herrian dago' 'Palestina Euskal Herrian dago' kanpainaren berri eman dute goizean, BIlbon. Mikel Martinez de Trespuentes
Aintzina Monasterio Maguregi
Lea-Artibai eta Mutriku
2026/02/17

Euskal Herrira Palestinatik ihesi heldutako errefuxiatuei “behar bezala laguntzeko” helburuz, Palestina Euskal Herrian dago kanpainari ekin dio Gernika-Palestina Deialdi Herritarrak eta gaur goizean [otsailak 17] aurkeztu dute Bilbon. Errefuxiatu horiei buruzko diagnostiko-azterketa egingo dute, “dituzten arazoak ulertu eta euren egoerari eta beharrizan zehatzei buruzko txostena prestatzeko”. Izan ere, azaldu dutenez, Euskal Herrira iritsitako palestinarrei “ez zaie egin beste kolektibo batzuei egin izan zaien moduko harrerarik, bereziki, instituzioen ikuspuntutik”. Ekainaren 20an, Errefuxiatuen Nazioarteko Egunean, aurkeztuko dute diagnostikoa.

Izan ere, azaldu dutenez, Euskal Herrira iritsitako palestinarrei “ez zaie egin beste kolektibo batzuei egin izan zaien moduko harrerarik”, bereziki, instituzioen ikuspuntutik: “Gernika-Palestina Deialdi Herritarrak erabaki du babesa bilatzera behartuta dauden Palestinako errefuxiatu populazioaren egungo egoerari buruzko diagnostiko-azterketa bat egitea, pertsona horiek babesteko neurriak zentzudunak eta eraginkorrak izan daitezen”.

Txostena osatzeko, aurretik datu-basea garatuko dute, eta bertan gutxienez honako informazioa jasoko dute: oinarrizko identifikazioa, lege eta administrazio informazioa, familia egoera, egoera sozio-ekonomikoa, osasuna eta ongizatea, etxebizitza eta bizi-baldintzak, hezkuntza egoera (adingabeak baldin badaude adingabeen kasuan), integrazioa eta parte-hartze komunitarioa, mugikortasuna eta tokiko gizarte-erakundeekin harremanak. Ekainaren 20an, Errefuxiatuen Nazioarteko Egunean, aurkeztuko dute diagnostikoa.

“Palestinako errefuxiatuek hainbat erakunde publiko eta pribaturen laguntza jaso ondoren dituzten egungo arazoak ulertzea da kanpainaren helburuetako bat”, azaldu zuten atzo. Bizi dituzten egoerak ezagutarazteko eta arazo horri aurre egiteko, hainbat erakunde publiko zein pribaturekin biltzea dute asmo, eta erakunde horiekin “koordinazioa eta konpromisoak ezartzeko”, bileren egutegia ezarriko dute. Zehaztu dutenaren arabera, bilera horiek Gallartako Martin Etxea espazioan egitea aurreikusi dute.

Gaurko agerraldian gogoratu zuten bezala, “genozidioak ez dauka etenik eta Israelgo armadak lurrak okupatzen jarraitzen du”. Gazako zerrendaren erdia armadaren kontrolpean dagoela zehaztu dute eta, beraz, bertan palestinarrek ezin dituztela lurrak nekazaritzarako edota abeltzaintzarako erabili; era berean, ez dute itsasorako eta, ondorioz, arrantzarako sarbiderik: “Genozidioak jarraitzen du eta eragile politiko nagusiek zein nazioarteko instituzioek Palestinaren egoeraren jarraipena egin dezaten eskatzen dugu. Orain inoiz baino gehiago behatu eta inplikatu behar da. Aurtengo urtarrilaren 28tik otsailaren 11ra bitartean, 109 palestinar hil dira, 252 zauritu eta hamar gorpu atera dituzte hondakinen azpitik”.

Horrenbestez, “kalean eta mobilizatzen” segitzearen garrantzia nabarmendu dute, eta zapatu honetan Yala Nafarroak Iruñean egingo duen mobilizazioan parte hartzeko deia zabaldu dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Kirola, Bizkaia

Blas Ziarreta hil da, Bigarren Mailan zirela Athletic B eta Eibar zuzendu zituen entrenatzailea

Euskal Ligako Bizkaiko klubek salatu dute desabantailan aritzen direla

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Kultura, 2026ko Durangoko Azoka, Bizkaia

Hogei ikuskizun aurkeztuko dituzte ‘DA! Pro’ topaketan, azaroaren 24an eta 26an

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Ekonomia, Bizkaia

Siemens Gamesaren emaitzak «oreka puntura» itzuli dira, sei urtez galerak izan ostean

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.