Inauterietako mozorro lehiaketako sariak banatu ditu Ondarroako Udalak
Mozorro lehiaketako taldeko sariaren irabazleak. Ondarroako Udala. Ondarroako Udalak mozorro lehiaketa antolatu du aurtengo inauterietan, sare sozialen bidez. Hala, atzo [otsailak 18] eman zituen jakitera irabazleak. Herritarrek taldeka edo bakarka bidali zituzten argazkiak Ondarroako Udaleko posta elektronikora, eta udaleko sare sozialetan argazkia argitaratu ondoren, atsegin dut gehien lortutakoak irabazi du lehiaketa. Bakarkako mozorroetan Cecilia Giménez eta Borjako Ecce Homok lortu dute 150 euroko saria, 453 bozkagaz, eta taldekakoan Txarli eta txokolate lantegiak irabazi du, 300 euro eskuratuz (782 bozka).
Ondarroako Udalak eskerrak eman dizkie parte hartzaile guztiei: “Lehen aldi hau ederra izan da. Datorren urtean gehiago!”.

Ondarroako mozorro lehiaketako bakarkako sariaren irabazlea. Argazkia: Ondarroako Udala.Ondarroako Udala.