Lekeitiok euskarazko Wikipedia indartzeko edizio ikastaroa eta Elorri Zuria landaketa antolatu ditu
Kultur Etxean egingo den saioan herriko informazioa eta argazkiak igoko dira eta ospakizuna egingo da Eliza atarian, ezagutza partekatuaren sinboloarekin.
Zapatuan [otsailak 21] , Lekeition jardunaldi berezia egingo da herriko informazioa euskaraz zabaltzeko eta Wikipedia entziklopedia librean edukiak handitzeko helburuarekin.
Goizeko 10:30etik 11:30era bitartean, Kultur Etxean euskarazko Wikipedia editatzeko ikastaroa eskainiko da. Bertan, parte-hartzaileek herriari buruzko informazioa sortzen eta hobetzen ikasiko dute, baita Lekeitioko argazkiak ere igoko dituzte plataformara. Antolatzaileek herritarrei argazki digitalak edo paperezkoak ekartzeko gonbita egin diete, ondare grafikoa partekatu eta edukiak aberasteko.
Ekimenaren helburua da euskarazko Wikipedia Lekeitiori buruzko informazio iturri gardena, fidagarria eta eskuragarria bihurtzea, herritarren eta bisitarien eskura jarriz herriaren historia, kultura eta ondarea.
Jardunaldia eguerdiko 12:00etan amaituko da ospakizun berezi batekin. Eliza atariaren aurrean, plazan, Elorri Zuria landatuko da, ezagutza partekatuaren hazkundea eta komunitateak euskararen eta informazio librearen alde duen konpromisoa sinbolizatzeko.
Ekimen honen bidez, Lekeitiok euskararen sustapenean eta ezagutza librearen eraikuntzan beste urrats bat emango du, herritarren parte-hartzea bultzatuz eta herriko informazioa mundu osora zabaltzen lagunduz.