1976ko martxoaren 3ko sarraskian eraildako langileak omenduko dituzte Ondarroan
Ernaik eta LABek omenaldia antolatu dute biharko [martxoak 3]; 19:00etan, Monolitoaren aurrean.
Martxoaren 3ko sarraskiari buruzko hitzaldia. Ondarroako Ernai. 1976ko martxoaren 3ko Gasteizeko sarraskiaren harira hitzaldia antolatu zuten barikuan Ondarroan LAB, Ernai eta Ikamak, eta bihar [martxoak 3], sarraskian eraildako langileak omenduko dituzte: 19:00etan, Monolitoan.
Martxoak 3 elkarteko kide den Julen Diaz De Argotek eskaini zuen hitzaldia, eta bertan, garaiko testuingurua, sarraskia eta honen ondorioak, eta Martxoak 3 elkartearen lana azaldu zien bertaratuei. Amaieran, Idoia Asurmendik eta Karmele Jaiok martxoaren 3aren omenez egindako Amets berriak abestia jarri zuen elkarteko kideak. “Oso interesgarria izan zen hitzaldia. Horrelako tresnak beharrezkoak dira memoriaren transmisioan aurrerapausoak egiteko. Martxoak 3 elkarteak sekulako lana egiten du egunero, eta beraiek egindako lana eskertzea besterik ez zaigu gelditzen”, adierazi dute antolatzaileek.