Kotxe bat jausi da Lekeitioko portura
Gaur [martxoak 2] goizean jausi da kotxea; barruan ez zegoen inor, eta ez da zauriturik egon.
Gaur [martxoak 2] goizean kotxe gris bat jausi da Lekeitioko Kirol Portura. Kotxearen barruan ez zegoen inor, eta ez da zauriturik egon. Udaltzainak jakinarazi duenez, kotxearen jabeak izan du gertakariaren berri.
Lekeitioko Udalak helarazitako bideoan ikusi daiteke kotxea nola hondoratu den.