Ispasterko Udalak kartel batzuk jarri ditu zaborra botatzeko guneetan. Helburua da jendeari zaborra eta birziklapena behar bezala egiteko garrantziaz berri ematea. Kartel horietan ikusi daiteke nola sailkatu eta bota behar diren hondakinak. Gainera, zabor-bilketarako telefonoa eta prozedura ere azaltzen da kartel horietan.