Lekeitio Palestinarekin Elkartasun Taldeak mobilizazioak deitu ditu AEB-Iran gatazkaren aurrean
Kontzentrazioa eta hitzaldi bat antolatu ditu inperialismoaren aurkako mobilizazioetarako.
AEBek Iran aurka hasitako erasoa dela eta, Lekeitio Palestinarekin Elkartasun Taldeak elkartasun ekimenak antolatu ditu eta herritarrak parte hartzera animatu nahi ditu. Nazioarteko harremanetan tentsioak gora egin du AEBek eta Israel Iranen aurka egindako erasoen ondorioz, non gatazka zabaldu den eta nazioarteko kezka piztu duen orain arteko operazio militarrek sortutako egoerak.
Elkarteak bidalitako mezuan azaldu dute ez dela soilik Palestinaren gaia, “yanquien gidatutako inperialismoaren oldarraldia” dela eta munduko herri eta langileei eragiten dien gatazka orokorra dela. Elkarteak azpimarratu du, Euskal Herritik babes internazionalista aktibatzea ezinbestekoa dela eta erasoei aurre egiteko salaketa egitera atera beharra dagoela herri mailan.
Horren harira, bi mobilizazio deitu dituzte: Ostegunean, kontzentrazioa egingo da eskolapean, 19:00etan, “Inperialismoaren aurka, herrion erresistentziaren alde” lemapean. Eta, martxoaren 12an, hitzaldi bat antolatuko da Kultur Etxeko eskolapeko aretoan (Limonero ondoan) Iñaki Gil de San Vicente euskal militante internazionalistaren eskutik, mundu mailako testuingurua eta Iranen egoera aztertzeko. Mobilizazio eta hitzaldiaren helburua da nazioarteko erasoen aurrean elkartasuna eta kontzientzia aktibatzea.