'Izeba Txirrita' antzezlana Mutrikura helduko da
Barikuan [martxoak 6] 'Izeba Txirrita' antzezlana ikusteko aukera izango dute mutrikuarrek, 19:00etan, Zabiel kultur etxean.
Udalbiltzaren Geuretik Sortuak ekimenetik Zelako Kultur Ideak sortutako antzezlana da Izeba Txirrita, eta barikuan [martxoak 6] helduko da Mutrikura. Zabiel kultur etxeak hartuko du antzezlana, 19:00etan, eta sarrerak salgai daude turismo bulegoan eta Mutrikuko Udaleko weborrialdean, hiru euroren truke.
1936ko altxamendu frankistan kokatuta dagoen antzezlana da, eta helburua, obraren bidez, memoria kolektiborako ariketa bat egitea da. Etxe aldaketa baten erdian, bi nerabe eta haien izeba berriro elkartuko dira, familiren etxe zaharrean. Bertan, sekula entzun gabeko istorioak ezagutuko dituzte gazteek, eta hasieran arreta handirik eskainiko ez badiote ere, pixkanaka ohartuko dira iraganeko kontakizun horiek oraindik bizirik daudela.