Ondarroako Wikiemakumeek Euskal Wikiemakumeen lehenengo topaketan parte hartuko dute
Besaingo Igartzako jauregian elkartuko dira zapatuan [martxoak 7] Euskal Wikiemakumeak, eta goiz guztiko egitarauaz gozatzeko aukera izango dute.
Euskal Wikiemakumeek lehenengo topaketak antolatu dituzte zapaturako [martxoak 7]; Beasaingo Igartzako jauregian batuko dira Ondarroako, Durangaldeko eta Oarso-Bidasoaldeako wikiemakumeak.
10:00etan jarri dute hitzordua, eta ongietorriaren ostean, 10:45ean Androzentrismoari buruko hitzaldia entzuteko aukera izango dute, Gizakariko Garazi eta Onintze Garridoren eskutik. Ondoren, kafea hartu eta gero, 12:00etan, edizio ereduei buruz arituko dira: Garazi eta Onintze Garrido eta Itxaro Perez Urzelairen biografiak osatuko eta eguneratuko dituzte, eta irudiak ere igoko dituzte.
13:00etan bisita gidatua egingo dute Emakumeen presentzia Igartzan izenburupean, eta 14:30ean mahaiaren bueltan batuko dira, bazkarirako. Hala, bazkaria Kattalin jatetxean egingo dute, eta herri bakoitzeko esperientziak hobeto ezagutzeko aukera izango dute Euskal Wikiemakumeek.