Umeak haurreskolan utzi eta jasotzeko 'Muxu eta agur' aparkalekuak jarri ditu Ondarroako Udalak
Haurreskolako gurasoen eskariz, 'Muxu eta agur' izeneko bi aparkaleku jarri ditu Ondarroako Udalak ikastetxearen aurrean.
Haurreskolaren aurrean jarri ditu bi aparkaleku udalak. Ondarroako Udala. Ondarroako Udalak, haurreskolako gurasoek eskariz, Muxu eta agur izeneko bi aparkaleku egokitu ditu ikastetxearen aurrean. Bide segurtasuna hobetu eta umeak haurreskolan utzi eta jasotzeko espazio seguru bat egotea da helburua; izan ere, Zaldupeko zubi inguruan autoak “gaizki” aparkatuta utzi eta errepidean bertan ume txikiak autotik atera edo sartzeak arrisku handia suposatzen duela azaldu dute udaletik, “ibilgailu asko dabiltzan eremua da”.
Beraz, Muxu eta agur aparkalekuak umeak jaso eta lagatzeko espazioak direla azaldu dute; hala ere, azpimarratu dute momentu baterako direla soilik, “ez bertan zain egoteko”.
Ordutegia. Astelehenetik barikura 07:30etik 09:45era eta 15:00etatik 16:15era daude erabilgarri aparkalekuak: “Ikasturteak dirauen bitartean egongo dira erabilgarri; gainontzean, ohiko aparkaleku modura erabili daitezke”.