VII. Master Goxua Txapelketak final laurden ikusgarriak hartuko ditu aste honetan
Kortazar Ube eta Aldape Aranburu izango dira lehen kanporaketako protagonistak eta aurreko jardunaldiek lehia handia utzi zuten bi mailetan.
Aste honetan erabakigarriak izango dira Markina-Xemeinen jokatzen ari den VII. Master Goxua Txapelketako final laurdenak. Lehen hitzordua bihar [martxoak 5] izango da, 20:00etatik aurrera, eta 1. mailan Kortazar-Ube eta Aldape-Aranburu bikoteak ariko dira aurrez aurre finalerdietarako txartelaren bila.
Barikuan [martxoak 6] 20:00etatik aurrera, beste bi neurketa jokatuko dira. 1. mailan Txirloi-Urizar eta Uzuriaga-Pradera lehiatuko dira; 2. mailan, berriz, Adorrixa-Gandixa eta Laka-Ekaitz izango dira kantxan.
Zapatuko jardunaldia trinkoa izango da, 16:00etatik aurrera lau partida jokatuko baitira. 2. mailan Anitua-Arrieta eta I. Loidi-H. Arribillaga ariko dira lehenik; ondoren, 1. mailan Esnaola-Mujika eta Legarra-Muruaga; hirugarrenik, 2. mailan Gerrika-Cano eta X. Uriarte-M. Uriarte; eta azkenik, 2. mailan Arraiza-Arrate eta Jaio-Gorostola.
Final laurdenetako azken partida domekan [martxoak 8] jokatuko da 17:00etatik aurrera, 1. mailan Muniozguren-Zugadi eta Agirrezabal-Zabala bikoteen artean.
Aurreko astean jokatutako kanporaketek lehia estua eta maila handiko partidak utzi zituzten. 1. mailan, Kortazar-Ube bikoteak 18-7 irabazi zien Latxi-Mujikari, eta Txirloi-Urizarrek 18-11 menderatu zituzten Legarra-Muruaga. 2. mailan, Jon Zubiaurre-Ander Zubiaurrek ezin izan zuten Laka-Ekaitz gainditu eta 10-18 galdu zuten; Anitua-Arrietak 18-15 irabazi zien Igor Jaio-Unax Gorostolari; eta Cano-Gerrikabeitiak 18-6ko garaipen argia eskuratu zuen Kule-Altunaren aurka.
Emaitza horiek guztiek osatu dute aste honetako final laurden zirraragarrien taula, eta Markina-Xemeinek “giro paregabea” biziko du berriro Goxua Txapelketaren bueltan.