Euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria Lekeition
Bihar [martxoak 6] Taupa Laburbira Lekeition izango da 19:00tan Ikusgarri aretoan.
Laburbiraren XXIII.edizioa martxoaren 1etik 29ra izango da, eta bariku honetako [martxoak 7] geltokia Lekeitio izango da. Euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria, urtez urte, euskaraz sortu eta ekoiztzitako lanen bilduma eskaintzen die herritarrei. Bi helburu nagusi erdisteko sortu zen Laburbira: euskal zinemagintza hauspotzea batetik, zinemagileei beraien filmak erakusteko aukera emanaz, eta herritarrei euskaraz sortutako film laburrak ezagutaraztea, bestetik.
19:00tan hasiko da Ikusgarri Aretoan eta hurbilduko direnak aukera izango dute 7 film labur ikusteko: Olentzerori eskatu nion Amaia San Sebastian Larzabalena, Erreka zoko hortan Ekaitz Bertizena, Fishy June Asua Olabarriarena, A-Maniki Elixabet Nuñezena, Gertatzen den hori Aitor Gametxo Zabalarena, Orain zer? Ainhoa Urgoitiarena, eta Hotzikara Ane Cuestarena.